Kulturklik webgune bihurtu da

2010-03-1 11:00 - Egilea: Kulturklik Ez dago iruzkinik »

kulturklik_02

Kulturklikek aldi berri bati hasiera emango dio

Aldaketa gaur bertan, martxoak 1, egingo da, eta aurrerapauso eta hobekuntza nabarmenak ekarriko ditu informazioak lantzeko, aurkezteko eta bistaratzeko orduan. Informazio hori lau atal nagusitan egituratuko da: Agenda, Edukiak, Ezagutza eta Albisteak. Agendaren atalak formulario bat izango du erabiltzaileek beren ekitaldiak bidal ditzaten. Horrez gain, webgune berriak (www.kulturklik.euskadi.net) astero bidaliko diren hainbat buletinetara harpidetzeko aukera eskainiko du pixkanaka, baita RSS bidez edozein arlotako edukietara sindikatzeko ere. Halaber, urtean zehar beste baliabide batzuk garatuko dira, hala nola sare sozialetarako loturak, bilaketa sistema aurreratuagoak… Hori guztia erabiltzaileekin elkarreragina lortzeko, informazioa horizontalki emateko, sortzaileak bultzatzeko eta Euskal Autonomia Erkidegoko proiektuen eta kultur industrien dinamizazioa bilatzeko asmoarekin.

Eta gogoan izan… proiektu honek aurrera egingo badu, zuon guztion parte hartzearekin izango da. Beraz, zuok bidalitako iruzkinen, iradokizunen, kritiken, edukien, ekitaldien, eta abarren zain gaude.

Daniel Calparsorok zuzenduko du “Invasor”, Fernando Maríasen eleberria Irakeko gudari buruz

2010-02-25 11:18 - Egilea: Kulturklik Ez dago iruzkinik »

Fernando Marías se sentía ayer «en racha», y no sólo por la concensión del Premio Primavera, sino también porque le había llegado la noticia de que una de sus novelas, Invasor, será llevada al cine por la misma productora que ha realizado Celda 211. «La dirigirá Daniel Calparsoro, que creo que es el mejor de director para rodar un filme con un argumento que tiene la guerra de Irak como telón de fondo»…

Fuente y más información: elcorreo.com

Kulturaz hazi (Itziar Lazkano)

9:00 - Egilea: Kulturklik Ez dago iruzkinik »

Bilboko Nazioarteko Kantu Lehiaketa

2010-02-24 15:10 - Egilea: Kulturklik Ez dago iruzkinik »

image01.jpg

Munduko ekonomi egoera zelan dagoan ikusita, Bilboko Nazioarteko Kantu lehiaketak, edizio honen ospakizunaren sistema aldatzea erabaki du, talentu liriko barriak aurkitzen jarraitzeko eta honeek horrenbeste diru ez gastatzeko.

Kanporaketa saioak, jasotako DVD selekzio bategaitik ordeztuko dira eta aukeratutako lehiakideek bakarrik etorriko dira Bilbora, Finalaurrekoan parte hartzera eta proba hau gainditzen dutenek, Finalera. Aukeratutakoei, lehiaketak, hotela eta gosaria ordainduko die.

Azalpena, lehiaketaren oinarretan azalduta dator.

Iturria eta informazio gehiago: Bilboko Nazioarteko Kantu Lehiaketa

Kulturaz hazi (Andoni Agirregomezkorta)

9:00 - Egilea: Kulturklik Ez dago iruzkinik »

Lasarte-Oriako Literaturako XXIII. Lehiaketa

2010-02-23 16:58 - Egilea: Kulturklik Ez dago iruzkinik »
Oinarriak

Parteharmena
Lehiaketan, Lasarte-Oriako bizilagun diren Euskarazko zein Erdarazko idazleek parte hartu ahal izango dute, hauek argitaratu gabeko idazlanak aurkeztu beharko dituztelarik.

Aurkezpena
Idazlanak hirukoizturik aurkeztu beharko dira, tarte bikoitzez eta alde bakarrez mekanografiaturiko folioetan. Idazlanek izenburua soilik eduki beharko dute, egilea identifika dezakeen xehetasunik gabe beraz.

Jatorrizkoarekin batera eta kartazal itxian, egilearen datuak jarriko dira (izena, deiturak, helbidea eta telefonoa hala nola N.A.N.aren edo famili liburuaren fotokopia. Kartazalaren kanpoaldean idazlanaren izenburua eta zein Kategoria eta Espezialitatetara aurkezten den jarriko da.

Epeak
Jatorrizkoak aurkezteko epea 2010ko maiatzaren 14an 13:00 orenetan amaituko da. Jatorrizkoak Manuel Lekuona Kultur Etxeko bulegoan entregatuko dira. Finkaturiko epe horretan zertifikaturiko postaz igorririko idazlanak, onartuko dira.

Posta-helbidea
«Lasarte-Oriako Haur eta Gazteen XXIII. Literatur Lehiaketa
Kategoria: A / B / C. Espezialitatea: Euskarazko / Gaztelaniazko Ipuina / Poesia
Manuel Lekuona Kultur Etxea. Geltoki kalea, 18. 20160 Lasarte-Oria».

Oinarri guztiak [PDF - 57 KB]

Iturria: Gipuzkoako Foru Aldundia

Musika maketen lehiaketaren IV. edizioari buruzko Arabako Foru Aldundiaren agindua

15:59 - Egilea: Kulturklik Ez dago iruzkinik »

74/2010 Foru Agindua, otsailaren 9koa, musika maketen lehiaketaren IV. edizioaren deialdia onartzen duena.

Agindu osoa [PDF - 66 KB]

Iturria: Arabako Foru Aldundia

Bilboko Udal Liburutegiek 8.700 karnet berri eta aurreko urtean baino ia 100.000 bisita gehiago izan zituzten 2009an

9:45 - Egilea: Kulturklik Ez dago iruzkinik »

Karnet kopuruak %11 egin du gora, azken bost urteetako hazkunderik nagusia, eta 86.000 dira jada udal liburutegiak erabiltzeko txartel hori dutenak; hau da, gure Hiribilduko biztanleen 4tik 1

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren esku dauden udal liburutegiek bosgarren urtez jarraian handiagotu dute bere jarduera eta erabilera orokorren kopurua, eta hiritarrek gero eta gehiago eskatzen eta erabiltzen duten erreferentziazko kultur zerbitzu gisa finkatu dira. 2009. ekitaldiari dagozkien errendimendu adierazleek oso emaitza pozgarriak erakusten dituzte, bisita eta karnet banaketa kopuruari dagokionez zein etxerako maileguei, kultur jarduerek izan duten parte hartzeari edo zentroetan instalatu diren teknologia berrien erabilerari dagokienez.

2009an %11 egin zuen gora udal liburutegietako zerbitzuak erabat erabiltzeko aukera ematen duten karnet kopuruak, hau da, 2004tik izandako hazkunderik nagusia. Horrela, bazkide kopurua 86.000 pertsonara heldu da, hau da, Hiribilduko erroldako %24, edo, beste modu batera esanda lau bilbotarretatik ia batek Udal Liburutegi Sarearen karneta du.

Era berean, liburutegietara joan den jende kopuruak ere %12,3 egin du gora, 760.904 bisitara heldu arte, hau da, 2.669 pertsona liburutegiak irekita egon diren egun bakoitzean. Horri dagokionez, Zabalako liburutegiak izan duen hazkundea azpimarratu behar da, 2008. urtean baino %57 bisitari gehiago izan baititu. Azpimarratzeko beste bat joan den urteko apirilean inauguratu zen Castañoseko liburutegia da; irekita egon den ordu bakoitzeko bisita gehien jaso dituen sareko ekipamendua bilakatu da –Bidebarrieta kenduta– eta, horrez gain, bere erabiltzaileen artean proportzioan haur gehiago dituen liburutegia da.

Katalogo automatizatuaren kontsulta guztiei dagokienez, 859.247 kontsulta egin dira, aurreko ekitaldian baino %28 gehiago. Aipatu behar da oso esanguratsua dela gero eta pertsona gehiagok erabiltzen dutela udaleko web gunea (www.bilbao.net/bibliotecas) katalogora sartzeko, eta, horrela, aurreko urtearekin alderatuz, 2009an %31,3ko hazkundea izan du.

Iturria eta informazio gehiago: bilbao.net

Igor Estankona Irakurketa Txokoan

9:31 - Egilea: Kulturklik Ez dago iruzkinik »

Datorren ostegunean, otsailak 25, Bizkaiko Foru Aldundiaren Erabilera Anitzeko Gelan eta arratsaldeko 19:00etan, Igor Estankona idazlea egongo da Irakurketa Txokoan Iratzeen esporak liburuari buruz hitz egiten. Moderatzailea Goizalde Landabaso izango da eta ekitaldia euskaraz egingo da da. Etorriko zaretelakoan.

Iturria: Escritores Vascos

Kulturaz hazi (Adolfo Fernández)

9:00 - Egilea: Kulturklik Ez dago iruzkinik »

Curtis Garland idazleak bere biografia aurkeztuko du Bidebarrietan

2010-02-22 11:45 - Egilea: Kulturklik Ez dago iruzkinik »

Este jueves, día 25 de febrero, a las 19:30 en la biblioteca de Bidebarrieta (Bilbao), nos visita un escritor mítico, autor de más de 2.000 novelas de géneros diversos: ciencia ficción, policíaca, bélica, oeste, terror, kárate, espionaje, gángsteres, erótica, histórica. Se trata de Juan Gallardo Muñoz (Barcelona, 1929), más conocido como Curtis Garland, Donald Curtis, Kent Davis, Johnny Garland, Elliot Turner, Addison Starr, Glenn Forrester o Jason Monroe, entre otros pseudónimos impuestos por las editoriales (Bruguera, Rollán, Astri, Planeta). Sus títulos, enmarcados en lo que se llama “novela popular”, entretuvieron a varias generaciones que los intercambiaban en quioscos y mercados, y fueron los más leídos por su bajo coste, por su calidad y su capacidad de evasión.

Traducido al sueco, al portugués o al italiano, y admirado por grandes escritores como Juan Carlos Onetti, en su apasionante vida ha trabajado como periodista, actor de teatro, guionista de cine, negro de un escritor consagrado, vendedor, etc.

Todo esto y mucho más, lo cuenta en su autobiografía Yo, Curtis Garland, encargo de la editorial Morsa, que presentará él mismo, junto con su editor, Gabriel Bravo, y Garikoitz Fraga, responsable de la asociación Belleza Infinita, organizadora del evento.

Este jueves, día 25 de febrero, a las 19,30, en la biblioteca de Bidebarrieta. Entrada libre y gratuita.

Euskadiko Irakurketa Sare Publikoak 416.000 irakurle ditu

10:06 - Egilea: Kulturklik Ez dago iruzkinik »
Duela bost urte Sarea sortu zenetik, etengabe hazi dira bai liburuen mailegu kopurua bai funtsen kontsulta telematikoa

Bost urte igaro dira 2004an Euskadiko liburutegi publikoek sarean lan egitea eta sareko zerbitzua eskaintzea erabaki zutenetik. Emaitzak ikusita, denboraldi honen balorazioa ezin positiboagoa da, irakurle eta maileguen gorakada oso esanguratsua baita.

Euskadiko Irakurketa Sare Publikoaren kudeaketa Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak darama eta 172 liburutegi publikok osatzen dute (guztira 217 zerbitzugune eta 224 sukurtsal). Azpimarratu behar da azken urtean 15 zerbitzugune berri ireki direla, eta horrek egiaztatzen du goraka doala erabiltzaileen kopurua.

Alde horretatik, 2004. urtean, proiektua abian jarri zenean, 200.000 ziren Euskadiko Irakurketa Sare Publikoko irakurleak; bost urte geroago, 416.000tik gora dira, hau da, bikoiztu egin da irakurleen kopurua. Urtez urte irakurle-kopurua haziz doala ematen dute aditzera bost urte hauetako datuek eta estatistikek. Zehazki, 2008aren aldean izandako emendatzea 38.000 irakurle berri izan da.

Era berean, mailegu-kopuruak ere izugarri igo dira, eta horrek erakusten du herritarrek biziki estimatzen dutela zerbitzua. Izan ere, sareko lana hasi zenean 306.902 mailegu egiten ziren urtean, eta 2009an, aldiz, 1.985.780 izan dira; 2008aren aldean, 2009an %10eko gorakada izan da: 200.000 mailegu berri.

Euskadiko Irakurketa Sare Publikoak bost urte hauetan egin duen ibilbidean jasotako beste datu adierazgarri bat da erabiltzaileek gero eta gehiagotan jotzen dutela bide telematikora funtsetan kontsultak egiteko eta Sareko zerbitzuak erabiltzeko. Eta arlo horretan OPAC (On Line Public Access Catalog) katalogoan egindako kontsulta-kopuruari erreparatuta, aldea ikaragarria da: 2004an 216.755 kontsulta egin ziren, eta 2009an 1.247.377, hau da, %575 gehiago.

Bestelakoei dagokienez, hots, funtsak, liburu-bildumak, aldizkariak, CDak, mapak, planoak, partiturak…, iazko hazkundeari eutsi zaio, eta 250.000 ale berri baino gehiago eskuratu dira.

Euskadiko Irakurketa Sare Publikoaren kudeaketa Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko Liburutegi Zerbitzuari badagokio ere, ezin da ahaztu eguneroko lana egin behar dutenak liburutegi bakoitzean dauden profesionalak direla, haiek baitira, azken batean, Euskadiko liburutegi-zerbitzuak hedatzeko elementu giltzarriena.

Espainiako Editoreen Gremioen Federazioaren «Liburuen Irakurketa eta Erosketari buruzko Barometroak» berriki emandako datuek erakusten dutenez, Euskadin irakurketa indizea Estatuaren bataz bestekoaren gainetik dago. Iaz, indize hori %56,8 izan zen 14 urtetik gorako herritarren artean, eta Estatuarena %55.

Iturria: Kultura Saila

Kulturaz hazi (José Ibarrola)

9:00 - Egilea: Kulturklik Ez dago iruzkinik »

Kontzertu areto berria Hernanin

2010-02-21 9:25 - Egilea: Kulturklik Ez dago iruzkinik »
Gala Aretoak eta Xpressionk!!! GALA aretoko lehen kontzertua aurkezten dute, Hernaniko Galarreta – Jai Alai frontoiean dagoen espazioa dugu hau

Eskarmentu handiko LosDelGás taldeak, umorea eta rocka utzartzen duen boskotea, kontzertu areto berri hau estreinatuko du. Gala aretoak edozein motatako zuzeneko emanaldiak emateko baldintza oso egokiak dituelarik. Aretoak doaneko parking oso zabal bat du eta espazio ezberdinekin kontatzen du: Jatetxea, egongela eta disko bat.

Bestalde, Xpressionk!!! Kultur Elkarteak 6 urteko esperientziarekin kontatzen du bere ekintza soziokulturetan lan egiten. Alde batetik espazio berriak eskaintzen ditu artistei eta formatu txiki eta ertaineko espresioak normalizatzea du helburu Xpressionk!!! Zirkuituarekin, non hemendik aurrera areto hau bertan integratuko da.

Datorren otsailak 25etik (osteguna) aurrera, 22:00etan, espazio hau kontzertuak eskainiko ditu Ostegunero. 5 Euroko sarrerarekin (Kontsumizioa barne)

2010 urteko martxoko egitaraua:
Martxoak 4: Acido C (Funk, disco)
Martxoak 11: The Billie Jeans (Soul, Reggae)
Martxoak 18: Aupa 4tet ( Soka laukotea)
Martxoak 25: Makulu Ken (Afro, funk)

Kulturaz hazi (Felipe Loza)

9:00 - Egilea: Kulturklik Ez dago iruzkinik »